Fluid simulation + Yafray



Ba hementxe duzue azkenaldian gehien gustatu eta kostatu zaidan lanaren emaitza. Likikoen simulazioaren funtzionalitateak aztertzen hasiz, eta pazientzia pixkabat hartuz (ordenagailu potente bat edukitzea komeni da) honelako animazio bat lortu daiteke.

Gainera, berrikuntza bezala, blender-ek berak ekartzen duen motore internoa erabili beharrean Yafray (Raytracing teknika aurreratua) probatu dut bukaerako emaitza hobetu ahal izateko.

Beno, bada, hurrengo lerroetan egindako lanaren pausu batzuk azalduko ditut nondik hasi eta nola amaitu dudan ikusteko. Lehenik eta behin, edalontzi eta txarroaren modeloak gauzatu nituen (lurra ere jarri nuen baina honek ez du lanik ematen). Ondoren, argiztatzea eta kamararen kokapen egoki bat aurkitu eta simulazioa gauzatzeko zenbait parametro aldatu nituen. Bukatzeko, textura sinple batzuk jarri nizkien txarro, lur eta urari eta pixkanaka basoaren kristal materiala hobetzen hasi nintzen. Aldi berean, simulazioaren "previsualizazio" bat egin nuen ura nola erortzen zen ikusteko.

Irudian ikusten den bezala, basoaren materiala ondo badago ere, lortutako emaitzari oraindik asko falta zaio bukaerako emaitza izan dadin. Alde batetik, gainontzeko textura eta material guztiak. Eta bestaldetik, uraren joera ez da nik lortu nahi nuen bezalakoa.


Hori dela eta, simulazioan berriz ere parametroak aldatu eta hurrengo emaitza lortu nuen. Hemen, aurrekoaren aldean hobekuntza nabarmena suma daiteke uraren portaeran, baina oraindik ere, txarroaren muturren paretetatik alde egiten du ur pixka batek eta hau errealitatean ezinezkoa da, noski.


Azkenik, uraren portaera zertxobait aldatzeaz, gain, gainontzeko elementuei ere material eta texturak aplikatu nizkien. Baina oraindik ere bi detaile txiki geratzen dira konpontzeko... Alde batetik, irudia ondo aztertuz gero, urak txarroaren muturretik irtetean salto txiki moduko bat egiten du eta bestetik, basoaren gainean dagoen ur tantaren itzala ez da berari dagokiona.


Behin azken aldaketa txiki hauek konponduta, Yafray-rekin hasi nintzen jolasean. Ikusiko duzuen bezala, aldea nabarmena da bukaerako emaitzan.

0 comments:

Publicar un comentario