Eskeletoak erabiltzen

Azkena eman dudan pausoan pertsonaien animazioan hainbestetan erabiltzen diren eskeletoei buruzko ikastarotxoan zehar ibili naiz. Hau dela eta (naiz eta nire kasuan pertsonaia bat ez izan) animazio txiki bat eraiki dut proba gisan ikasitakoa praktikan jartzeko.

Hurrengo animazioan lau errektangeluk osaturiko "suge" gixako izaki bat sortu dut bizkar hezur bat esleituaz.

Ikus daitekeen moduan, aurretik aipaturiko "constraint"-ak ongi ez erabiltzearen ondorioz, sugearen zati bat lur barruan ezkutatzen da. Hurrengo bertsioren batean zuzenduko dut ;)

0 comments:

Publicar un comentario