Ohialen simulazio fisikoa

Azken aldian animazioan, beste arlo batean murgildu naiz, simulazio fisikoen munduan. Ohartuko zineten moduan, oraingoz animazioan erabiltzen diren teknika desberdinak testeatu eta proban jartzen dihardut. Izan ere, behin denetarik ikusi ostean nire proiektu propioarekin hasteko asmotan bainaiz.

Horregatik, simulazio fisikoen mundu haundi hontan, ohialen inguruko proba txiki bat egin dut. Ohial mota desberdinek inguruarekin duten portaerak ikusi ahal izateko, eszena berdinean ohial mota desberdinak airean aske utzi ditut beren tolesteko eta mugitzeko gaitasuna proban jarriz.

Gainera, irudiaren amaierako render-aren kalitatean eragina duten zenbait faktore aztertzeko aukera izan dut. Hala nola, reflexio edota poligono kopuruaren eragina (kalitate handiko renderretan, altua) Vs renderraren denbora.

0 comments:

Publicar un comentario