Gorputz biguinak (Softbodys)

Hona hemen nire azken esperimentua jejeje. Simulazioen aukeren artean beste bat! Aurrekoan, ohial ezberdinen portaerak ikusi nituen, baina oraingoan gorputz biguinen txanda izan da.

Azken hauekin, airean askatu ditut kubo itxurako bi objetu eta bi gelatina izango bailiran mugitzen dira sortutako azken eszena honetan.

Oso interesgarria izan da lortutako emaitza, agian, orain arte lortu dudan emaitzarik onena kalitate denbora erlazioan... Hala eta guztiz ere esan beharra daukat ordutxo batzuk pasa zaizkidala bukaerako animazioaren renderra lortzen. Gutxigora behera 6-7 bat ordu edo... izan ere gaueko orduak aprobetxatu ditut ordenagailuak bere kalkuluak egin ditzan :)


0 comments:

Publicar un comentario