Neptuno argiztatzen

endofvid
[starttext]
Modelatzen praktika pixkabat hartu ostean, kurtso akademikoan zehar hainbat gauza berri ikasi ditut. Hauen artean garrantzitsuenetariko bat, naiz eta modelazioan ikaragarrizko esfortzua egin eta modelo bikaina lortu, irudiak ez duela ezertarako balio eszena ondo argiztaturik ez badago.

Hau dela eta, argiztatze probak egiteko honako irudi hau sortu nuen (modeloa saretik hartu nuelarik). Ikusten den bezala, lan hau egiteko argi eta itzal bolumetrikoak erabili dira.


Ikus daitekeen bezala, oraindik ere argiztatze lanetan asko daukat ikasteko. Baina tira, hori ere badoa pixkanaka aurrera!!
[endtext]

0 comments:

Publicar un comentario