Kafe makina

endofvid
[starttext]

Lehenego lana egin ostean, ideia eta proiektu berri asko etorri zitzaizkidan burura. Horietako bat animazio txiki bat Euskal Encounter famatuan aurkeztea zelarik. Baina arazo txiki bat neukan; ez nintzen bertara inskribatu. Hau dela eta nire lagun haundi bati komentatu nion eta etxearen irudia ere erakutsi nion.

Guzti honen arira, Goe, lehen aipatu dudan lagun handiak, web gune berri bat aholkatu zidan interesgarri egingo zitzaidalakoan. Eta bingo!!! Benetan interesgarria zerotik hasi nahi duen edozeinentzat Blender-en munduan murgiltzeko. Web gunea CELSCAM da eta online-eko kurtsoak ematen dituzte. Guzti hauen artean 3D diseiñuko DOAKO kurtsoa dagoelarik, blender-en noski!!

Bada bertan inskribatu nintzen eta pixkanaka pixkanaka (lehendik nekizkien gauzak gogoratuz) diseinatzeko teknika berriak ikasi eta aplikatu ditut. Hona hemen bada subsurf, estrusioa eta beste hainbat teknika basiko biltzen dituen irudia edo Renderra.

Oraindik ere modelazioan murgilduta nabil eta beraz texturak eta materialak alde batera utzita eginiko argazki bat da.
[endtext]

0 comments:

Publicar un comentario