Arkitektura etxea

endofvid
[starttext]


Egia esan, lan hau egin aurretik, praktika pixkabat hartua banuen lehendik ere modelazio arloan. Baina nire jakintza ez zen hainbesterainokoa. Ala ere norbaiti interesatu ezkero "Centro de Excelencia de Software Libre"-ko partaide eta irakasle den Carlos González Morzillo-ren gida liburu bat jarraiki lortu nituen nire lehen jakintzak.

Norbait interesaturik egon ezkero, nirekin harremanetan jarri dedila eta inongo arazorik gabe utziko diot pdf formatuan liburu osoa.

Baina goazen harira, uda hasiera hontan, berriz ere "Blending" egiteko gogoa sartu zitzaidan eta sarean bila ibili ondoren, nik egiteko moduko 3D modelo baten tutoriala aurkitu nuen [JM Web]. Bada besterik gabe, hona hemen nire emaitza eta ondorengo eboluzio bat.



Argi ikus daiteken bezala, etxeak eta orokorrean kalea oso perfektuak dira. Etxe guztiak berdinak dira, guztiak berri berriak. Kalean ere hutsik badago ere, oso garbi eta berria ikusten da. Baina beno, lan honen helburua ez zen inguru erreal bat irudikatzea, baizik eta blender lan tresnarekin abilezia pixkabat berreskuratzea. Gauzak honela, hurrengo baterako utziko ditut inperfekzioak.
[endtext]

0 comments:

Publicar un comentario