endofvid
[starttext]
Kaixo lagunok!
Blog honen bitartez, orain dela gutxi hasi berri naizen 3D-ko munduan egin ditudan lanak argitaratu nahi nituzke.
Denetarik jartzeko asmoa dut, bai 3D modelazioko modeloak, animazioak... baita honekin zerikusia duten informazio iturriak ere. Beraz, blog hau, nire lanez gain, 3D-ko munduari buruzko informazioz osatzeko asmoa dut.
Ala ere, puntualizazio bat egin nahi nuke guzti hau argitu ostean. Eta izan ere, lehen esan ez badut ere, 3Dko mundu hau pixka bat "akotatu" edo nolabait esateko murriztu egin behar dut.Hau da, nik erabiltzen dudan herraminta edo tresnara egokituak egongo baitira komentario eta tutorial guztiak. Tresna hau BLENDER deituriko 3D diseinuko kit profesional eta librea da.
Ez naiz hasiko tresna honi buruz hitz egiten, sarean hainbat eta hainbat informazio eskuragarri aurki bait dezakegu. Azpimarratzekotan esan, guztiz "open source" dela eta beste edozein modelazio eta animazioko tresna bezain edota hobea dela (hori bakoitzaren gustura gelditzen da jejeje).
Baina tira, espero dut orokorrean bai argitaraturiko lanak eta baita informazioa ere zuen gustukoa izatea.
Besterik ezean, hurren arte!!!
[endtext]
0 comments:
Publicar un comentario